Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak

2013ko azaroan, Andaluzia, Mexiko, Katalunia, Brasil eta Kolombian, Autogestioaren Nazioarteko Jardunaldiak egin ziren:



Jardunaldi hauetan sortu ziren gaietako bat jabe-gabetzean sakontzea izan zen, Javier Encina eta Mª Ángeles Ávila saio batean zirriborratzen hasi ziren kontzeptua. Zirriborro honen garapenean, Mexiko, Kanariar Uharteak, Euskal Herria eta Andaluziako jendea topatzen joan gara, eta pentsatu dugu ondo legokeela esperientziak, hausnarketak, sentipenak partekatzea nazioarteko jardunaldi batzuetan, 2015eko ekainaren 15etik abuztuaren 15a bitartean.


Printzipioz honela ari dira aukerak sortzen:

Villavicencio (Colombia), ekainak 4: Ilusionismo sozialaren inguruko debatea, Javier Encina eta Ainhoa Ezeizaren partaidetzarekin Sevillatik (Andaluzia). 10etan bertako orduan, Psikologia Fakultatean Luz Mila Morales irakaslea ikerketa mintegi bat eratzen ari da psikologia ikasleekin eta INGA etniako indigena komunitate batekin, Putumayo-koak jatorriz eta Inken ondorengoak, baina gatazka armatuen ondorioz euren lurraldetik mugiaraziak izan dira eta inguru hartan kokatu dira.


Andaluzia, ekainaren 23tik 29ra: Sevilla, Lebrija (Sevilla) eta San Fernando (Kadiz) izango dira lekuak, eta jabe-gabetzearen hiru zutabe hauek landuko dira: Bizipoza, konfiantza eta zaintza. Horrez gain, Eskola komuna landuko da, Ahozkotasuna eta idatzia, hizkuntzaren jabe-gabetzea; hezkuntzaren jabe-gabetzea eta ilusionismo soziala.

Lesaka (Nafarroa), abuztuaren 4tik 9ra; Matxinbeltzenea aterpetxe-barnetegian egingo da, eta bertan lo egiteko aukera izango da (16 euro gauko). Lau gai hauek landuko dira (eta jendeak proposatuko dituenak): Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta eraikitze kolektiboa. Eskola komuna. Hizkuntzaren jabe-gabetzea. Partaidetza eta itxaropena (jabe-gabetzearen zutabea).

Cuernavaca (Morelos, Mexiko): oraindik ez dago ezer zehatzik baina uztailean izango da seguruenik.

Tenerifen (Kanariar Uharteetan), abuztuaren bigarren hamabostaldian: gaiak zehazteke.



Eztabaida dagoeneko hasita dago. Bideo-zirriborro batzuk sortu ditugu eztabaidatzen hasteko eta grabazio berriak sartzen joateko:



Hau da euskara hutsezko bideo-zerrenda:



Informazio gehiago jasotzeko, idatzi eposta honetara: ilusionismosocial@gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina